Zuekin Bat. Martxoak 31

“Euria beti gelditzen da uneren batean” 

Kaixo denoi,

Etxekoei zera esan nahi dizuegu,edo behintzat hala nahi genuke zuei helduarazi,  gauzak lasai hartzeko, badakigula  nahiz eta etxean egon, asko lanean zaudetela gure modura, eta une honetan ezin garela  denetara heldu, familiarekin egon, ardurak betetu, etxea, erosketak, eguerdiak, umeen lanak….Horregatik, lehentasuna zuen etxekoei,  familiako giroari eman eta gero hemen dinogun bezala gero gerokoari.. Animo danoi, egiten zaudeten esfortsua egiteagatik!!!

Hementxe daukazue artikulo interesgarria, espero dugu lagungarria izatea: https://www.guraso.eus/gure-seme-alabekin-gozatzeko-unea-da/

Kaixo talde!  Zer moduz? prest beste aste bat betetzeko?

Zeintzuk  izango dira aste honetako erronkak?

Hemen dituzue aste honetako erronkak edo errutinak, animoooo!

  • Etxean erabiltzen dituzuen pijamak eta erropak tolestu. Gogoratzen! gorputz hezkuntzako saioetan txukun-txukun! zelan dakizue e!
  • Beste hau zuei pilla pilla gustaten zaizue edo ez! eskuak garbitu!!!! baina… eskuak garbitzen dituzuen bitartean, 20raino konta, 1etik 20raino, eta 20tik 1eraino , aupa zuek!!
  • Beste honetara ere ohituta zaudete,” egueneroko menuaidatzi hau da, zer dagoen bazkaltzeko galdetu, eta gero zuek arbel edo orritxo baten… idatzi eta nahi duzuen tokian itsatsi, hala! ahal duzue eta!!

Aste honetan gai eder batekin hasiko gara, ea asmatzen duzuen zein izango den:

“EGUNA LUZATU
ORDUA ALDATU
EGUZKIA KIKUKA
URTEN NAHIRIK
ZERBAIT ESATEN DEUSKU
BANATOR BANATOR!
LEIHOTIK EZBADA ERE
AGURTU EIDAZU!
BERAK DIÑOSKU”

Ez, oraindik ez duzue asmatu? Saiatu berriro baina orain hizki eskutuen jokoa erabiliko dugu, marrazkiaren lehenengo fonema idatzi behean eta agertuko da gaur jorratuko dugun gaia.
Animo, ekinen ekinez, aurrera eginez!


usoa, dadoa, astoa, bost, erlea, radiografia, robota, igela, ahatea.

Orain bai ezta!! UDABERRIA!!

Jarrai dezagun eguna beste irrifarre batekin, klikatu

pozaren emozioa

Ongi etorri emateko udaberriari, eredu honekin marrazkitxo bat egiten badogu zer? Musika eder hau entzunez, zuen barruko emozioak atera eta marraztu!, horrek izaten dira marrazki ederrenetarikoak eta ,gogoratu zuen lan artistikoetan izen abizenak jartzea!!.

Gai honekin betiko ipuin bat dakargu, nahiz eta betikoa izan, seguru gaude zuen gustokoa izango dela.

BABARRUN ALE MAGIKOAK

Gustatu al zaizue ipuina? Zuek zeozer aldatuko zenukete? Bueno aukera daukazue zuen erara kontatzeko: orri zuri bat lau zatitan banandu, eta konta marrazkien bidez ipuina.
Hemen dagoena, adibide bat baino ez da

Hasieran: “Bazen behin”….
Erdian: “Gero, ondoren, jarraina…”
Amaieran: “ azkenean, amaitzeko, bukaeran”

Babarrunak guk dendetan erosten ditugu, baina etxean ereitzeko aukera daukagu, frogatuko dugu? ez da zaila!.

Baina ekintza hau aurrera eramateko ondo ondo zaindu behar duzue landatutakoa. Goazen ba, zer behar dut…

Beharrezkoak dira: babarrunak, lurra, jogur pote garbi eta zulodun bat eta ura.

EMAN BEHARREKO PAUSUAK.
Hasteko, jogur potean lur pixka bat bota.
Ondoren, lau babarrun ale sartu pote barruan.
Jarraian, babarrun aleak lurrarekin estali.
Eta bukatzeko ur pixka bat bota.

Orain zaindu eta astean zehar ikusi babarrun alea zenbat hazten den. Pazientziarekin dena lortzen da!!.

Aizue aizue!!!  ikusi UDABERRIAk, ze gauza liluragarriak eskeintzen digun!  zeta-har bat…..?

Ipunaren ostean esku lan dibertigarri bat egingo dugu: orriak eta pajita bat baino ez ditugu behar.

Etxean lasterketak egiteko oso aproposa da ea nor ailegatzen den arinago!!

Ahokorapilo hau esanez,
“Entzun, erantzun,
entzun, erantzun.
Barnean, kanpoan,
hitzak oihartzun!

Iradokizun txiki bat, kontu asko konta eta izan zaitezte berritsuak!!! MUSU ERRALDIO BAT! FALTAN BOTATZEN ZAITUZTEGU!!

Datorren eguenan, berriro zuen ateak jotzen ibiliko gara, belarriak erne ehhh!!

Utzi iruzkina

Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez