ZUEKIN BAT – Apirilak 2

Aniztasunaz hitz egiteak, berdintasunez hitz egitera garamatza!

Hemen gaude barriro zuekin! pozik, zuengana hurbiltzeko berriro! zelan doaz egunak?… Dagoeneko gure bideoa ikusita daukazue ezta, gusta zaizue? je, je, je…, bideo honen bidez nahi izan duguna, da gure eskua luzatu eta animo apur bat eraman zuen etxeetara. Espero dugu lortzea!!

Hasi baino lehen! ez ahaztu DANOK GARA BAT!! Ulertu, Zaindu ,Babestu, ONARTU

Prest saltoka zenbakiak ikasteko, gorantz -berantz, binan-binan…! Orain arra egingo dugu, 10 orri zuri hartu, orri bakoitzean bi borobil handi marraztu eta borobil bakoitzean idatzi zenbaki bat, arraren burua 1 zenbakia eta 20 zenbakia buztana. Marraztu zuen gustora. Ipini behenganean eta dado birekin jolastu .

Alde batetik zenbakiak idatzi eta bestetik hizkiak. Behar duzuenean askatu gorputza , salto eizue arraren gainetik, holan ondo pasa eta zenbakiak eta fonemak errepasa. Tokatzen zaizun fonemarekin berba bat asmatu!

Zelan galbiltza pertxarekin, ze zenbakian zauzedete? 7, 6 hortik ibiliko zarete ezta?. Bueno ikus dezagun era ludikoan egin duzuena, baina beste era batera, hemen duzue hurrengoko esku lan hau . Zer behar dugu: komuneko tutuak, arrautza kutxa eta zotzak.

Beste esku lantxu bat dakargu, zuek dagoeneko ezagutzen duzuen arren, ondo dator eskumotrizitatea lantzeko : Plastilina eta zotzak baino ez ditugu behar forma geometrikoak egiteko.

undefined

Zutunik eta saltoka egitekoa jokoa. Gorputzak mugitu eta aktibatu gure garunak!!! Joko honekin, zenbakiak zein fonemak edo silabak landu ahal ditugu eta ondo pasa!!

Etxean edo familian baten batek dauka twister jokoa? Ba guk egingo duguna da jokoa… “Customizar” eta koloreen gainean zenbakiak ipini, edo nahi badogu fonemak edo silabak ikasi…ba silabak itsatsi gainean. Hor doaz adibideak:

Zelan gustatzen zaizue urarekin jolastea e?, lehenengo galdetu posible bada etxekoei, haiek egon behar dira libre zuekin egiteko:

etxean egiteko modukoak

Hurrengo proposamen hau zuei asko gustatzen zauzue, ez dakit etxekoei! Hartu pintzelak, pinturak , mahaia buruz bera ipiniz forra ondo film gardenarekin, eta zure sormena has dezala urteten..

Errotulatzailekin egin genezake, baina pinturekin gehiago gozatzen da . Marrazkiak egiteko tamaina eta testura ezberdineko soporteak behar ditugu: izarak, paper zati handiak, film gardena…

Orain, azken proposamentxo hau! ea… arakatu zuen etxeko sukaldeko armairuak eta bilatu edozein motatako makarroiak, koloreztatu eta orri zuri batetan zuhaitz baten enborra eta adarrak marraztuz zuek koloreztutako makarroiak itsatsi. Zerbait utzi bazkaria prestatzeko e!!

Ei ekipo!! gaurkoz amaitzen dugu proposamen mordo hauekin, badakizue ahal duzuena eta ahal duzuenean egiteko.

eta orain esan behar opor aldia datorrela eta egun batzutan ez ditugula horrelako proposamenak bidaliko baina … adi!

Andereño Mari Carmen Agurra

Andereño Miryamen agurra!

Bueno, gure pizkazurrek!!! moso asssssko assssko eta ez ahaztu laster elkartuko garela. Zaindu, gozatu, maitatuuuu!!!

Utzi iruzkina

Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez